Willis Drummond (zuzeneko grabaketa) + Joseba Irazoki

willisdrummond-zuzeneko-grabaketa-talde-gonbidatua
Agortuta Euskaraz
Larunbata, 2018(e)ko urriak 13
21:30 (ateen irekiera) / 22:00 (kontzertua)
Intxaurrondo K.E.
12, 10 EUR
Euskaraz
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

WILLIS DRUMMOND

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du Intxaurrondo KE-n. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatutakoaren ondoren. Irudietan ere jasoko dute kontzertua, diskoarekin batera DVD batean argitaratzeko ideiarekin. Taldeak azaldu duenez, urte hasieran bururatu zitzaien zuzeneko grabazio bat egitea, Joseba Baleztenak taldea utzi eta hirukote formatua estreinatzeko; 'Gure Tokiak Tour' bira abiatu zutenean hain zuzen.

5 diska, ehunka kontzertu, emanaldi aipatuak eta azpimarratuak ARF, BIG festival , Sonorama, Hatortxu rock, Monkey Week ala EHZ bezalako festibaletan - Placebo, the Mars Volta ala Black Sabbath-ekin eszenatokia elkarbanatuz besteak beste-, bira bat Frantzia osoan Detroit taldearekin, Zenith areto handienak eta Paris-eko Olympia gela mitikoa bisitatuz, bira Europarrak Espainia, Frantzia, Alemania ala Belgika zeharkatuz, eta sold out ugari 'Tabula Rasa' (TRR / 2016) haien azken diskaren aurkezpen biran... Willis Drummond da, dudarik gabe, gaurko euskal eszenaren talde aktiboen eta ezagunenetatik bat.

Haien rocka errez sailka genezake haien aintzinekoen leinuan (Negu Gorriak, Kuraia, Berritxarrak...) baina ezinbestekoa litzateke azpimarratzea Seattle ala Washington D.C.ko 90 hamarkadako eszenen influentzia ere (Pearl Jam, Nirvana, Fugazi...) baita atzo eta gaurko rock australiarrarena (ACDC, New Christs, The Drones...). Ez da kasualitatea beraz, Burke Reid produktore australiarrak haien azken lana ekoiztu izana...

JOSEBA IRAZOKI

Edozertara moldatzeko gai den musikari ipurterrea, dotorea eta pragmatikoa, begi bat konposizioan duena eta bestea inprobisazioan, hori da Joseba Irazoki. Askotariko proiektuetan, abenturetan eta egitasmotan utzi du bere arrastoa, eta horien guztien ondorioz bere alderik barnekoena eta pertsonalena azaleratu da, hobe esanda, askatu da bere izenez argitaratzeko ausardia izan duen lanetan. Lan horietan, Irazokik parez pare ireki ditu bere unibertsoko leihoak, orain arte itxita egon direnak, eta zintzo zein zuzen ageri da, aratz eta landu, euskarazko folklorearen tradizioan eta pop eta folk anglosaxoian inspiratua eta sei harien bidezko esperimentazioari emana. Baina, era berean, bereizgarri bat, nortasun berezi bat bilatu du, eta, horretarako, musikari nafarra bere dohainez baliatu da.

Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Black Izar

2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala