Radiocaster rock and roll-a da: bost lagun barne-barnetik ateratzen zaiena jotzen, gozatzeko eta entzuleei gozarazteko helburuarekin. Bere musikan eragin klasikoak (The Rolling Stones edo ZZ Top) daude, baina betiere begi bat jarrita gaztelaniazko rock-aren erreferentzietan (adibidez, Loquillo, Burning edo M-Clan) edo gaur egungo taldeetan (Los Zigarros, Leiva eta Morgan).
Antolatzaileak: Bataplan Disco eta Donostia Kultura