XVIII. Donostikluba Festibala: ostirala

Orslok + Haizeatxo ta Tximu

Ostirala, 2023(e)ko urriak 06
20:30
Intxaurrondo aretoa
15 € EUR
Elebidun
180 minutu
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

Soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau izango ditu Donostikluba Festibalaren hemezortzigarren edizioak (albistea).

Orslok youtuber-a abeslari eta masa-idoloa da askorentzat. Musikaren munduan bere lekua egiten jakin du eta ospe handiko artista bihurtu da zerrenda ugaritan agertzen diren kantuekin. Generoan eman den azken ezusteko handiena bihurtu dute abestiek, baita muturreko zuzenekoek ere.

Arabatik dator gaua zabalduko duen bikote abeslaria: Haizeatxo, gasteiztarra, eta Tximu eskuernagarra (Villabuena Araba / Eskuernaga).

Iaz argitaratu zuen bikoteak Ez naiz zu bezalakoa kanta eta geroztik, hainbat kontzertu eskaini dituzte euren musika ahalik eta gehien zabaltzeko.

Haizeatxok orain dela hiru urte argitaratu zuen lehenengo bideoa eta ordutik euskal raparen eszena alternatiboan murgildu da. Tximuren kasuan, Azken Hatsa punk talde gasteiztarrean abeslari lanetan jardun zun rap-aren eremura pasa baino lehen. Iaz argitaratu zuen bakarkako lehen bideoklipa.

Antolatzaileak



Egutegia

Mes anterior Mai - 2024 Mes anterior
Gertakizunen agenda Mai - 2024
Al As Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

2024 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala