Ginmusica eta Donostia Kulturaren eskutik, soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau (bigarrena urriaren 12an) izango ditu Donostikluba Festibalaren hemeretzigarren edizioak.
Parkineos Espainiako hardcore rave kulturatik sortutako proiektua da, nahiz eta bere musikak hainbat musika-estiloren eragina izan (rawstyle, hardtek, frenchcore, happy hardcore, trap, hyperpop, etab...)
2023a 40 bat kontzerturekin itxi ondoren, 2024ko lehen zatia Dosis Tourarekin pasa dute, 10 bat emanaldirekin.
Pueblan (Mexiko) jatorria duen eta Donostian bizi den DJ da Giiovaaz. 2022an ekin zion bere ibilbideari, Berlingo clubbing eszenaz maitemindu zenean. Bere zainetan duen esentzia latinoak markatzen du artista gisa. Bere energia munduan barrena garraiatu du: Alemania, Hego Korea, Thailandia eta abar.