Angelus Apatrida + Hilotz + Overloud

angelus-apatrida
Agortuta
Larunbata, 2019(e)ko urtarrilak 12
20:30
Larratxo K.E.
15, 12 EUR
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

*Oharra: Kontzertu honetako sarrerak agortu egin dira. Leihatilan ez dira sarrera gehiago eskuragai egongo.

Angelus Apatrida Espainiako heavy metal talderik onenetako bat da. Iaz mundu mailako lehen bira egin zuten kartelburu gisa. Autoekoiztutako bi disko argitaratu ondoren, Century Media diskoetxearekin sinatu zuten eta konpainia honekin laugarren diskoa kaleratu dute berriki, Cabaret de la Guillotine izenekoa. Donostian Europa mailako hamargarren biraren barruan aurkeztuko dute.

Hilotz bi urtez euskal lurralde osoan diskoa aurkezten egon ostean, 2018an geldialdia egin dute, kanta berriak eta taldekideen beste proiektuak direla eta. Konposizio urtea da hau eta taula gainera igoko badira ere, Giza Ankerkeria beren aurreko lanari agur esateko izango da.

Overloud Euskal Herriko hard rock talde ezagunenetako bat da. Loud Machine da beraien hirugarren lana eta oraintxe ari dira Estatuan zehar aurkezten.




Egutegia

Mes anterior Mar - 2019 Mes anterior
Gertakizunen agenda Mar - 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2019 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala