Goxua'n Salsa + Quitapenas Colectiva

Larunbata, 2023(e)ko martxoak 25
Intxaurrondo aretoa
12 € / 10 € (aldez aurreko salmenta) EUR
240 minutu
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

Goxua'n Salsa taldearen musika proposamenak lehen begiratuan harridura sortzen du: erritmo latinoak eta salsa klasikoa euskarazko hainbat moldaketarekin. New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetan inspiratutako saltsa klasikoa eskaintzen du kolonbiar-nafar orkestrak. Iaz Glad is the day #6 jaialdian aritu ondoren, lehen diskoa aurkeztera itzuliko dira.

Bilbotik datozen Quitapenas Colectivako lagunek berotuko dute dantzarako giroa.Tiki Boom, Hija del Nopal eta Sonidero Galerna izango dira Karibeko eta tropikoko erritmoak pintxatzen.



Egutegia

Mes anterior Eka - 2023 Mes anterior
Gertakizunen agenda Eka - 2023
Al As Az Og Or Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

2023 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala