We Are Standard

wearestandard
Ostirala, 2012(e)ko azaroak 09
22:00
Intxaurrondo K.E.
12 EUR
Ikusi Google Maps-en

Standard taldea 2002an sortu zuten Getxon eta 2008an We Are Standard izena jarri behar izan zioten, AEBetako talde batek izen bera zuelako. Punk-funk eta dance-rock musika estiloak jorratzeari ekin zioten hasieratik. Musika dantzagarria, inguruan aurrekari eta arrakasta gutxikoa garai hartan. Bi bateria eta oinarri elektronikoekin berrikuntza eta doinu berriak ekarri zituzten euskal agertokietara. Mushroom Pillow diskoetxe independentean atera zuten lehen disko luzea 2006an, "3.000V 4.000 W". Hurrengo urtean kaleratu zuten "We Are Standard", taldearen bigarren disko luzea. Zuzenekoetan, beren alderik indartsuenean, publikoarekiko gertutasuna galdu gabe eta jendea dantzan jartzen jarraitu zuten, ordea. 

2011ko amaieran "Great State" 5 kantuko mini LPa kaleratu zuten, "7:45" singlea nabarmenduz. 

2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala