Kaliforniatik datorren boskote hau country rock psikodelikoaren etiketapean sailkatu dezakegu. Bidea 2008an hasi zuten, bobeda geodesiko batean zuzeneko musika esploratzen hasi zirenean, instrumentuekin inprobisatuz eta izaera sikodelikoa oinarri hartuz. Proiektu honek esperimentu gisa funtzionatu du hasieratik.