Chain & The Gang

Chain & The Gang
Larunbata, 2012(e)ko azaroak 03
20:00
Le Bukowski
10 EUR
Ikusi Google Maps-en

Chain & The Gang

Chain & The Gang Ian Svenoniusen talde berria da, musika eszena internazionalean azken 15 urteek eman duten pertsonaia distiratsuenetako bat. Nation of Ulysses, The Make Up, Scene Creamers edo Weird War taldeetan hartu zuen parte. Honetaz gain The Soft Focus elkarrizketa programa zuzentzen du Vice TV telebistan eta The Psychic Soviet liburua idatzi du. Rock and Rollaren munduko pertsonaia berezienetako bat alegia.