Mountain Goats + Alessi's Ark

Mountain Goats
Igandea, 2013(e)ko urriak 20
20:00
Intxaurrondo K.E.
12 EUR
Ikusi Google Maps-en

MOUNTAIN GOATS

The Mountain Goats (basahuntzak ingelesez) Rock Alternatibo eta Indie Rock, Lo-Fi tankerako talde bat da. John Darnielle da talde amerikar honen liderra eta askok uste dute bera dela taldeko bakarra, baina Peter Hughes, taldeko % 50a da. Darnielle musika boom box grabagailu batean grabatzen hasi zen 1991n. 2002an All Hail West Texas izeneko bilduma atera arte, Lo-Fi kontsideratu da, baina aurrerantzean atera zituzten gainerako bildumak estudio profesionaletan ekoiztu dituzte. Taldearen inspirazio iturri handienetakoa Darnielle beraren bizitza korapilatsua da.

ALESSI'S ARK

Alessi's Ark, Alessi Laurent-Marke izeneko kantari eta musikagile britainiar gaztearen proiektu musikala da. Txikitatik datorkio musikarenganako zaletasuna eta bertako musikaren inguruko fanzine bat ere sortzera iritsi zen. Notes From The Treehouse (2009) lehen bilduma bere logelan eginiko kantuz osatua dago. Bilduma kaleratu eta kontzertu pila eman zituen Erresuma Batuan eta hainbat artisten babesa izan zuen, hala nola, Laura Marling, Mariee Sioux, Emiliana Torrini eta Cerys Matthews. Hirugarren lana, Still Life, 2013ko apirilean kaleratu zuen.


Antolatzaileak: Ginmusica

Babesleak: Keler, Bench eta Lacunza

2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala