EL OCTAVO ÁRBOL
Flavio Bantelak eta Juan de Diosek kanta sorta hau konposatu eta Paco Locoren estudioan grabatu zuten 2013ko hasieran. Bizitzako gurutzebideek banandu zituen bi musikagile hauek, eta orain Flavio (Transalpine Boys, Lady Banana), María Soriazurekin (Rafael Berrio, Beñat Igeramendi) eta Andoni Etxebesterekin (Supersweet, Frank, PLV Havoc) batera, El Octavo Árbol aurkezten digute Donostian zuzenean. Berrogeita hamar minutuz, pop sentikor eta grinatsua izango dugu entzungai; eta horrekin batera, nostalgia, ametsa eta energia lekuetara eramango gaituzten musikari hirukote baten gogoa. Gaur egun, beren lehen diska "Tierra y Serpiente" argitaratzeko eta sustatzeko laguntza bila dabiltza.
Antolatzaileak: Musika Gela, Buenawista, Ginmusica eta La Taberna