Pájaro 1 Pájaro 2 sailkatu beharko bagenu, proiektu berezia dela esango genuke. Psikodelia, paisaia uneak, pop eta folk amerikarra elkartzen diren abentura bitxian datza bi pertsonaia hauen istorioa.
Momentuoro berridazten dute egin duten ibilbidea soinu hipnotiko eta itsaskorrenera iritsiz. Davidek eta Alvarok dituzten influentzia guztiak lapiko berean ipintzen dituzte berezko soinua lortuz.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Ginmusica eta Staaf