Ivan Nieto + Darmo

Ivan Nieto + Darmo
Ostirala, 2011(e)ko azaroak 04
21:00
Larratxo K.E.
10/12 EUR
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

Iván Nieto 1990eko hamarkadaren hasieran sartu zen raparen mundura, Madrilgo Pacífico eta Vallecas auzoetan. Auzo haietan, gaztetako lagun izan zuen Madrilgo eskola zaharreko jendea; besteak beste, Paco Camaleón (Alma Vacía), Dahani (Alma Vacía) eta ARS a.k.a. Carmona (Alma Vacía). Auzoan itzalean jardun zuen lanean. Hala ere, zenbait urteren buruan, Darmo eta NoraLaRock Dj-a elkartu egin ziren, eta DharmaKarma taldea sortu zuten. Talde horrekin Lp bat grabatu zuen (DharmaKarma, Fünkdamental diskoetxeak 2002an argitaratua), eta bira bat egin zuten. Bira hartan, Espainiako areto ezagunenetako askotan jo zuten, bai eta jaialdiren batean ere. 2007. urtean, bere lagun eta ekoizle Tony Calamonterekin elkartu zen, eta Fiebre street albuma atera zuten 2008an. Lan horrek ere oso gustura utzi zituen jarraitzaile leialak, bai eta musikaria ezagutzen ez zuen jendea ere. 2009an, sei abestiko demo bat grabatu zuen Darmorekin batera, eta doan jarri zuten Interneten. Handik zenbait hilabetera, ordurako oso lagun zuen Darmok «A13 Records» diskoetxea sortu zuen; diskoetxe independentea eta «lagunartekoa». Eta horixe baliatu zuen Ivánek Categoría lana argitaratzeko. Azkenean, lan harekin egin zuen kalitate-jauzia, eta I.Nieto merezi duen tokian jarri zuen.

 

Darmok 1992an ekin zion bideari raparen munduan, eta hainbat talde eratu ditu ordudanik; besteak beste, MFD2 eta DharmaKarma. MFD2 taldearekin Jardin de los callados lana atera zuen 1998an. Gero, DharmaKarma taldea osatu zuen Dahani, Paco Camaleón, Carmona, Iván Nieto eta Dj NoraLaRockekin, eta bere lehen Lp-a atera zuen (DharmaKarma, Funkdamental Rec, 2002). Hainbat hiritan kontzertuak emateko bira txiki bat egin zuen, eta La2 telebista-kanaleko "Conciertos de Radio 3" programan izan zen. Musika-arloko zenbait aldizkariren azalean ere agertu zen (HipHop Nationen, esate baterako). Talde hura desegin ostean, Darmo eta Carmona elkartu ziren, eta Carmona vs Darmo taldea osatu zuten.

2011n, Darmok bere lanik onena argitaratu zuen: Un Camino Inestable (A13 Records). Ezbairik gabe, 2011n ezinbestean aipatu beharreko diskoetako bat da, bai lan horretako ekoizpenengatik (Sendy, Tony Calamonte, Ochoa, Eme Music, Mrk, Lex Luthorz eta Dahani) bai izan dituen kolaborazioengatik (Ivan Nieto, Carmona, Swan fyhboy, Perla, Moreno, Triple XXX, Kunta K, Duddy Wallace, Paco Camaleón eta Marta Carlim). Baina aipatzekoa da Darmok eguneroko istorioak kontatzeko erakutsi duen maisutasuna ere.





2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala