CatPeople + Smile

CatPeople
Osteguna, 2011(e)ko azaroak 10
21:00
Gazteszena (Egia K.E.)
12 EUR
Ikusi Google Maps-en

CatPeople talde galiziarra da, Bartzelonan bizi badira ere. Bere soinua post-punk edo post-rokaren barruan sar daiteke. 2006an estreinaldiko “Reel#1” albuma, grabatu zuten eta honi esker jaialdi nazionaletan jotzeko ateak zabaldu zitzaizkien eta nazioarteko eszenan ere jo zuten. 2008an bere bigarren albuma heldu zen, “What's the Time Mr. Wolf?”, eta udaberri honetan hirugarrena atera dute, “LoveBattle”. Azken disko honetan bilakaeraren eta soinu optimisten aldeko apustua egin dute, eta erronka handi honen emaitza bere lanik osoena izan da.

Smile Getxon jaio zen 2005ean Crosby, Still & Nash-en irudira, espainiar surf eszenan talde esanguratsua izatera iritsi direlarik. Bi diska kaleratu ondoren, aurten argitaraturiko "All roads lead to shore" lanak benetan ospetsu izateko bidea darama lehen single-aren arrakasta medio. "Do I as want" kantak 5000 ale baino gehiago saldu ditu eta telebistako anuntzioren batean ere agertu izan da. 

 

 

2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala