*Oharra: Donostia Kulturatik at dauden arrazoiak direla eta, kontzertu hau urriaren 29ra atzeratu egin da. Barkatu sortutako eragozpenak.
Olimpia-k, Lur Usabiagak eta Iñaki Estevezek osaturiko bikoteak, erakutsi du bere lehen EParekin bazuela aski gaitasun. Bost abesti aski izan ziren prentsa eta publikoa liluratzeko, eta 2018ko debutik onenetako bat izan zen, adibidez Mondosonoro aldizkarian, eta hainbat festibaletan agertu ziren zuzeneko zirraragarriekin. Bere musikak ezinezko oreka bilatzen du 1980 hamarkadako ikutuak dituen ahots guztiz erakargarri baten melodia itsaskorren eta ilunabarreko gitarren amorruzko rock asaldatzailearen artean.
Antolatzaileak: Bataplan Disco eta Donostia Kultura