XVI Donostikluba Festibala: Bengo + Miren

xvi-donostikluba-festibala-bengo-miren
Ostirala, 2021(e)ko abenduak 17
20:00
Intxaurrondo K.E.
10 EUR
Ele bitan
Sarreren salmenta
Ikusi Google Maps-en

* 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa COVID pasaportea + NAN. Osasun larrialdi egoeragatik ezingo da aretora edaririk sartu eta ez da barra zerbitzurik izango.

* Covid 19 pasaportea erakutsi beharraren derrigortasunagatik sarrera itzuli nahi dutenei. Erosketa egiteko erabili den kanal beretik egingo da itzulketa. Itzultzea eskatzeko epea emanaldiaren iragarritako hasiera ordua arte izango da. Epe horretatik kanpo jasotako eskaerak ez dira onartuko. Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute. Sarrerak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erosi dituztenek leihatilan bertan eskatu beharko dute dirua itzultzeko.

 

Hirian erreferentzia den Indoor Jaialdi Urbanoa, garai berriekin bat egin eta eguneratzen diren musika- lengoaia berriak hartzeko prest dagoena. Musika pentsalari-askeei eta gazteei irekitako espazioa. Joera berrietarako leihoa,tokiko musikariak errespetatuz. Trap, hip hop, lo-fi edo pop independentea...

Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista dela esan genezake Bengo-ri buruz (Oiartzun, 1997). Break dantzaria eta abeslaria da eta, musika sarera igotzen sei-zazpi urte badaramatza ere, euskaraz grabatutako «4 Taupada» izeneko albuma du estreinako lana . Orain arte zuzeneko batzuk eman baditu ere aukera berriak izateko irrikaz dago Bengo.Horiek etorri bitartean, plataforma digitaletan entzun beharko dugu oiartzuarren musika

Harrituko zaituen zerbait aurkitzea zaila den berri guztien artean, barruan zerbait mugiarazten duena iristen da noizean behin zure belarrietara. Gaur, berriz ere, sentsazio horri izena jarriko diogu Miren (Donostia,1999) gazteari esker, Lo-Fi, Hip Hop eta beste hiri-erritmo batzuk uztartzen dituena. Bartzelona bizi den artistak Modu independentean lortutako milioi bat entzuketa baino gehiago ditu eta espero zen bezala, Xavibo, Hens eta Marc Seguí bezalako artistek donostiarraren talentuari erreparatu eta kontzertu batzuk irekitzeko ardura eman diote.

Abenduaren 18-an Chill Mafia + Hofe x 4:40-ren kontzertua egingo da Intxaurrondon Donostikluba jaialdiaren baitan.

Antolatzaileak: Ginmusica eta Donostia Kultura



Egutegia

Mes anterior Mai - 2022 Mes anterior
Gertakizunen agenda Mai - 2022
Al As Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

2022 © copyright

Donostia Kultura Donostiako udala